Donibane jaia

Donibane jaia
San Juan sua Antzuolan. Gipuzkoa, Euskal Herria.
TokiaAntzuola
MotaKristaua
Data
DataEkainaren 23

Donibane jaia[1] antzinako jatorria duen jai garrantzitsua da, ipar hemisferioan udako solstizioaren hasiera dela-eta ekainaren 24an ospatzen dena, bereziki Europan. Hala ere, udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, ekainaren 21a edo 22a izaten da. Jatorri paganoa duen antzina-antzinako tradizioa da, birsorkuntza-ohikuneak biltzen dituena; Erdi Aroaz geroztik, San Joan Bataiatzailea kristau santuaren izena darama.

Donibane jaiko ekitaldi ezagunena Donibane sua da, hainbat aldaerekin, Donibane eguneko bezperako gauean piztu ohi dena, baina bestelako erritu eta ohiturak ere biltzen ditu. Euskal Herrian, esaterako, egun horretan iturri, putzu eta erreka batzuetako urez garbitzea, haietako ura edatea nahiz Donibane eguneko goizeko ihintza zapaltzea osasungarria dela sinetsi izan da.[2] Ohikoa da, halaber, etxeko atarian lizarraren, erramuaren eta elorri zuriaren adarrak jartzea, tximistatik babesteko.

  1. Euskaltzaindia, 66. araua («Santutegiko izen ohikoenak»): «Toponimian eta jaieguna izendatzeko, Donibane izena hobesten da: Donibane Garazi, Pasai Donibane, Donibane sua, Donibane jaia, tokian tokiko erabilerak baztertu gabe».
  2. Antxon Aguirre Sorondo: «San Joan gaua», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search